Cabecera

Txorionak


BERRIA (2008-X-10)

Jira

Uxue Apaolaza

Pako Aristiz oroitu nintzen mezua jaso nuenean, nire esku ere «informazio alternatiboa» jarri dutelako, «neure gogoetekin osaturik, jende gehiagok irakurriko duen leku masiboetan koka dezadan»; pozik nenbilen. Informazio alternatiboa nire gogoetekin osatu nahian ibili naiz BERRIA den leku masiboan kokatzeko. Konta ditzaket Gasteizko Gaztetxera egindako bisitak, kontzertuetarako edo hitzaldietarako... Hori bere horretan ez da gogoeta bat, askatasuna eta horrela esan behar nuke; kontzertuak onak ziren, komunak originalak... Edo Hala Bedi irratian Zaharrak Berri programan aritu nintzenekoa, Suelta la olla egunero sukalderatzen zitzaigunekoak. Tira, niri iritsi zaidan mezua Gasteizko Gaztetxearen eta Hala Bedi irratiaren urtebetetzeez ari zen, hogei betetzen ditu lehenak, hogeita bost bigarrenak, eta ospatuz ari dira. Baina batez ere larunbatez ospatu nahi omen dute kontua eta egun osorako programazioa dute prestaturik. Zutabe amaierara ari naiz iristen, ez dago nire gogoetak eransteko lekurik; tira, Uxu, ez zuten hori nahi, ez hauek, ez Pakorenek. Gogoetak egiten dituzte beraiek, horretarako dira gaztetxea eta irratia neurri batean; zu propaganda zutabe bat baino ez zara egiten ari. Ba hori.

Piztu Abestia

Bazter Guztietan

Radio Camponesa MST (Brasil)