Urriak 11, Kukutza gaztetxetik deialdia (Errekalde)
Lehenik eta behin, Zorionak Gasteizko gaztetxea eta Hala bedi irratia!!
Hogei urteko sustraiak bota dituzue Gasteiz deitzen den satorrez beteriko ortu honetan. Haize bortitzak eta euri zaparradak jasan dituzue zeuen proiektuak aurrera ateratzeko saiakeretan. Urtaro asko pasatu dituzue, urtero hostoak galduz eta berriak hasiz. Generazio ezberdin, proiektu mordo eta borroka berberarekin.
Agerian utzi duzue behin ta berriro nola gaztetxeek auzoak eta herriak berpizten dituzten, nola euren adarrak eta hostoak babesten eta janzten dituzten kultur herrikoia. Nola gaztetxeen adarretan txori mota ezberdin bizi daitezkeela.
Ez dira gaurkoak orain dela 20 urteetako garai bereak. Gauzak inoiz baino txarrago daude, errepresio itzela, hustuketa bortitzak,isun exageratuak, atxiloketa eta espetxe zigorrak gogorragoak egin dira azken urteotan. Honen esanahia? gure ametsak ekinez, min egiten diegula, gure adarren astinduaren hotsarekin ez diegula lorik hartzen uzten eta beharrezkoa dute gu isilarazi eta geldiaraztea.
Baina esan beharra dago ere, Euskal Herrian okupazio mugimendua ez dela orain dela 20 urtekoa; inoiz baino gaztetxe gehiago ditugu gure herri eta auzoetan, gure arteko komunikazio eta koordinazioa inoiz existitu ez dena da, nahiz eta bidean beti iratxoren bat egon. Honek gauza bakarra esan nahi du: bide onean goaz.
Eta negu gorriak pasako dira, eta beraien makinak etorriko dira. gure txorimaloei burua jaten saiako dira eta gure teilatuetako haizeorratzak apurtuko dituzte.
Baina udaberria etorriko da berriro, lagunok; eta geihago eta gogotsuagoak izango gara,
Eta gogoan izan, gure txori onak, euren txori txarrak dira.
Azkenik, eta bukatzeko, Urriak 11rako gonbidapena luzatzea geratzen zaigu eta bertan elkar ikusiko dugulakoan.... Zorionak gasteizko gaztetxea eta urte askotarako!!
OKUPAZIOA AURRERA!!


