Urriak 11, Koxka Irratitik deialdia (Algorta)
Irrati libre eta Gaztetxeak Gizarte berri baten oinarriak. Gaur egungo laboratorio sozialak,formula berriak bilatzeko. Elkarlanean, autogestioan oinarritutako ametsa,auzokideen arteko topagunea. Gazteak, helduak, pentsamendu kritikoa, ardurahorizontala, ideien lantegiak, komunikazioa eta antolakuntza. Su berriak piztekoegurra. Hitz batean: auzolana.
Txorionak Hala Bedi,Txorionak Gasteizko Gaztetxea. 20 urte hegan egiten, amesten eta arabako herriari bere burua ikusteko atalai bereziak sortzen. Salaketa egiteko bozgorailuak,berri onak ospatzeko eremuak, etorkizunari aurre egiteko ezinbesteko esparruak.
Testua hau prestatzerakoan burura etortzen zaizkit une desberdinak, kontrajarriak baina errealitaten baten bi aurpegi: Algortako Mentxakabarri gaztetxearen hustuketa bortitzan, Koska Irratian goizeko magazina egiten nuela eta bat-batean telefonoak jo zuen estudioan. Erresistenziarako dei garrantzitsua.Mentxakabarriren teilatuetan zutik zegoen gazte batek deitu zigun gertatzen zenaren salaketa emateko. Gazteriaren indarra eta determinazioa Uribe Kosta osora zabaldu genuen uhinen bidez deiari oihartzuna emanez.
Edota Txorimalo gaztetxearen lehengo urtebetetzea eta Erromoko “Itzubaltzetako” Gaztetxearen Folixa Asturiarraren ospakizunak ere. Zuzenezko emisioak burutu genituenean,gaztetxeak irratiko estudioak eta irratia gaztetxearen gela berri bat bilakatuz. Negar tanttak, haserrea eta poztasuna. Energia eta gasolina bidean jarraitzeko.
Gaztetxe bat husten diguten bakoitzean, ahotsak isilarazten dizkigute baita alderantziz ere. Beraz,lanera!
Mila esker Hala Bedi,mila esker Gasteizko gaztetxea libreago izateko aukera emateagatik. Jaso ezazue besarkada bero bat Koska Irratia egiten eta entzuten dugunon partez. Gure eredu zarete eta.
Herri bat, gaztetxe bat. Herri bat, irratilibre bat.


