Berriak
Uztailak 5eko argazkiak sarean!!!
Irudiak atalean, Uztailaren 5eko argazkiak ikusi ahal ditzakezue Piztu Gasteiz!, hortaz aparte Zebrajaia eta Txorionak Rock-ekoak baita sarean daude.
PIZTU GASTEIZ! URRIAK 11 .
Hasi da pizten Gasteiz, uztailak 5
Inongo baimenik eskatu gabe goiza giro ederrean joan da Gasteizen, erdiguneko kale esanguratsuenetan ikusi ahal izan ditugu antzerkilariak, Zaramazuloko malabare eta zirko taldea, bertsolari eta musikariak, Lau Haizetara kometa taldea, dantza taldeak (bata contact egiten eta bestea dantza garaikidea egiten), graffiteroak eta musika klasikoa.
Gasteizko gaztetxea eta Hala Bedi irratia alde zaharrean kokaturik izan arren, erdigunera zabaldu dira. Ekimena ondorengo guneetan burutu da: Andra Mari Zuriaren enparantzan kometa erakusketa bat egon da eta umeek beren kometa egin ahal izan dute, Foru enparantzan graffitigileak kartoizko kutxak erabiliz eskultura dotoreak margotu dituzte, bestetik Correosen bertso saio berezi bat egon da mandolina batek lagundurik. Dantzariak aldiz alde batetik bestera ibili dira kaleak girotuz eta Prado kalean zirko ikusgarri bat inprobisatu da. Diputazio kalean musika klasikoak girotu du goiz osoa eta antzerkilariek ere Dato kalean barrena erakutsi duten euren artea.
Elkarrizketa Bilboko Tas-Tas Irrati Librean
17:02 minutes (15.6 MB)
http://www.tas-tas.org/euskera/content/view/495/1/
Gasteizeko Hala Bedi Irratiko eta Gaztetxeko kideek urte berezia izango zela esanez hasi zuten 2008a. Beraientzat, autogestioaren, asanblearismoaren eta herri ekimenen urtea zen honako hau.
- Download audio file
- 35 downloads
- 11 plays
- (Añadir nuevo comentario)
PIZTU GASTEIZ! OKUPA TU LUGAR, URRIAK 11
Aurtengoa, Gasteizen urte berezia izango zela esanez hasi genuen 2008a. Patataren nazioarteko urtea omen zen nonbait. Guretzat, hala ere, autogestioaren, asanblearismoaren, do your selfaren edo herri ekimenen urtea zen honako hau. Azken batean, Gasteizko Gaztetxeko eta Hala Bedi irratiko lagunok lan egiteko modu bat, gauzak egiteko modu ezberdin bat aldarrikatu nahi genuen urte osoko kanpaina honen bidez.
Txorionak! 20 urte okupatzen 25 urte komunikatzen lelopean hasi ginen lehen pausoak ematen elkarrekin. Txorimaloa aukeratu genuen irudi moduan. Ondoan nahi ez ditugunak uxatuko zituen txorimaloa eta, aldi berean, ondoan nahi ditugunak erakartzeko gai izango zena. Malotik baino, onetik gehiago daukan txorimaloa. Inauterietan atera ginen lehenengoz kalera, Gasteizko kaleak txorimalo dantzariz eta gure aldarrikapenez bete genituen. Ordutik hona ez gara geldirik egon; komunikazio alternatiboari buruzko jardunaldiak, Gaztetxearen urteurrena, hamaika kontzertu, hamaika hitzaldi, hamaika tailer eta hamaika kontu izan dituzue ikusgai.
Horrekin batera, inguruan ditugunekin eta gure eguneroko lana aberasten duten horiekin ere lanean aritu gara. Gasteizko herri mugimendua osatzen duten talde ezberdinekin hitz egin dugu. Hiri honen parte diren eta oraindik ere hain urruti sentitzen ditugun etorkinengana ere hurbildu gara, Gaztetxea eta Halabedi zer diren azaldu eta gure ateak zabalik dituztela esatera. Ikastetxez ikastetxe ibili gara gure eguneroko lanaren nondik norakoak azaltzen eta entsegu lokaletan elkartzen diren gazteekin ere beste hainbeste egin dugu. Eta azkenik, sorkuntzaren munduan mugitzen diren gasteiztarrengana jo dugu, kanpaina honetan, hauek ere, beraien lekua izatea nahi genuelako. Museo eta instituzioetatik kanpo, sorkuntzak bere lekua bete behar duelako gure ustez.
Orain arte egindako lanak jarraipena izango du aurrerantzean ere. Jaietan ospatuko dugu halabedi irratiaren 25.urteurrena, abuztuaren 6an eta 9an Txorionak eguna izango da.
Igandea 29, Napoka Iria Hala Bedi Tabernan 20retan
Igandea 29, Hala Bedi Tabernan Napoka Iria zuzenean arratsaldeko 20retatik aurrera. Hona hemen zer aurkituko dugun.
Saioa eta Anari Gasteizko Gaztetxean
Ostegunean bildutakoak Anari eta Saioarekin gozatzeko aukera paregabea izan zuten hona hemen kantaldi hartako bi argazki.
"RHINO" eta "LOAN" zuzenean Gasteizko Gaztetxean
Ostiral honetan “LOAN” eta “RHINO” taldeak arituko dira gaztetxean zuzenean, igobolumena-k txorionak en barruan antolatu duen kontzertuan.
“RHINO” taldeko kideak bilbotarrak dira. Hauek egiten duten soinua thrash-a, rock-a eta doom metalaren arteko nahasketa indartsua da beraien hitzetan, eta aipatzen dituzten eraginak, motorhead, autopsy, high 0n fire…dira. Orain dela oso gutxi atera berri dute beraien azkenengo diska “dead throne monarch” eta hau aurkeztera etorriko dira ostiralean gasteizko gaztetxera.
“LOAN” taldekoak ere bilbotik datoz eta hauek ere beraien diska aurkeztera etorriko dira “kobazuloan saiakerak“. Hauek rock/trance/metala egiten dute eta taula gainean esperientzia nahikotxo dute Unsane,moho eta adrift bezalako talde potenteekin aritu bait dira. Beraz zuzeneko ikaragarria ikusteko aukera ostiral honetan gaueko 21:00 gasteizko gaztetxean.
Egun hori pixka bat berotzeko eta taldeen goraberak hobeto ezagutzeko,ostegun honetan igobolumena saion “RHINO” taldearekin elkarrizketa bat izango dugu. Horrez gain bi taldeen diska berriak entzuteko aukera ere izango dugu ostiralen gaztetxearen taula gainean zuzenean eskeiniko digutena pixka bat prestatzeko.
ez galdu aukera!! ostiralean gaueko 21:00 etan gasteizko gaztetxean!!
Saioa + Anari ostegun honetan Gasteizko Gaztetxean
ANARI bakarlari
azkoitiarrak kontzertu berezia eskainiko du bere diskografia arrakastatsua
errepasatuz.
- SAIOA www.myspace.com/saioasounds







