Bideoak
Igandea 29, Napoka Iria Hala Bedi Tabernan 20retan
Igandea 29, Hala Bedi Tabernan Napoka Iria zuzenean arratsaldeko 20retatik aurrera. Hona hemen zer aurkituko dugun.
Habeas Corpus Gasteizko Gaztetxean (08-05-30)
Pasadan maiatzak 30, Gasteizko Gaztetxean Xasta talde gasteiztarrarekin batera Habeas Corpus talde madrildarrak jo zuen. 300 pertsonatik gora bildu ziren gaztetxean. Hona hemen kontzertu horretako bideo bat. Bideoa nahiko ilun ikusten da.
Txorionak Arabako Bertsolari Txapelketan (2008-04-05)
Apirilaren 5ean Arabako Bertsolari Txapelketa ospatu zen non Asier Otamendi txapeldun ateraz txapelak Gorka gure kideak eman zion Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxearen partez. Manex Agirre txapeldunordeak berriz agurra Hala Bediri eta Gaztetxeari eskeini zion. Orain finaleko bideoa lortu dugu eta hona hemen zatia.
Ostiral honetan Habeas Corpus + Xasta
Ostiral honetan 21:00etatik aurrera kontzertu potentea ikusteko aukera izango dugu. Habeas Corpus eta Xasta talde gasteiztarra.
Hona hemen Habeas Corpus taldearen azkenego diskoaren bideoklipa.
Sut&Blai Hala Bedi Irratia
AISIALDIA: HALA BEDI IRRATI LIBREA
2008ko Maiatzaren 22a
Hala Bedi irratia librea izaten jarraitu nahi du eta horretarako zure laguntza eskatzen dute. Miriamen (25) hitzetan lana baino hobby bat dela dio. Beste komunikatzeko era duen irrati honetan autokudeaketaren bidez lortzen dute aurrera egitea. Denon partaidetza eta harrera ona funtsezkoa dela ere garbi uzten du Anek (25). Araban euskera bultzatu nahiean programa duhinak ere egiten dituzte gure hizkuntzan. Nahi duenak atea irikita duela gogorarazten digute. Animatzen? Ederra izan behar du proiektu honetan parte hartzea.
Sut&Blai Gasteizko Gaztetxea
AISIALDIA: GASTEIZKO GAZTETXEA
2008ko Maiatzaren 22a
Txori onak! Gasteizko gaztetxeak hogei urte berri bete ditu. Zenbait ekintza antolatu dituzte ospakizun gisa, puntua ere egiten harrapatu ditugu! Mugimendu polita nabari da gaztetxeko pareten artean. Euskal Herrian gaztetxeen beharra aldarrikatzen dute. Bertan adin eta jatorri desberdinetako gazteak elkartzen dira euren artean kreatibitatea lantzeko besteak beste. Musika, ileapainketak baita malabareak nonahi ikusi eta sentitu daitezke. Ez al zaizue leku hauen bizirauna beharrezkoa iruditzen?Zaharrak Berri-Ahaztuak JARDUNALDIAK
74:01 minutes (12.71 MB)
60 bat pertsona bildu ziren asteazkenean Florida kultur etxean Zaharrak Berri-Ahaztuak jardunaldietako lehen egunean. Gaia: Frankoren azken fusilamenduak. Lehenengo "Haizea eta Sustraiak" dokumentala, "Txiki"-ren inguruan eginikoa ikusi zuten eta gero mahai ingurua Frankismoaren transizioaren inguruan. Partehartzaileak Iñaki Agirre dokumentalaren zuzendaria, Doris Benegas ,1975ean erahildako Xose Hunberto Baena-ren abokatua eta moderatzailea berriz Joseba izaga Boltxe kolektibokoa.
Goian mahainguru osoa.
- Download audio file
- 77 downloads
- 11 plays
- (Añadir nuevo comentario)
Sex Museum Azkenan
Sex Museum ere izan zen Azkenan. Kontzertu ikaragarria izan zen, ikusi!


